Etxean ere aktibo mantentzeko aukera paregabea, astelehenetik ostiralera, 17:30ean, Goiena telebistan.
Eguneroko saioa izango da gaur Goiena telebistan estreinatuko den Adinberri programa berria. Helburua adineko pertsonen osasun fisikoa eta emozionala etxean lantzeko laguntza eskaintzea da. Gaurko saioan, lehendabizi Iñigo Vicensek 20 minutuz ariketa fisikoa nola egin azalduko du, eta ostean, Zuriñe Hidalgok mindfulness meditazioa egiteko pausuak azalduko ditu, lasai-lasai amaitzeko.
Etxean ere aktibo mantentzeko aukera paregabea, astelehenetik ostiralera, 17:30ean, Goiena telebistan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.