ETHAZI metodologiako erronka aurrera eramateko, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko 2. mailako ikasleek ikasturtean zehar ikasitako ezagutzak aplikatu eta, era berean, erronkan zehar ezagutza berriak ikasteko aukera ere izan dute.

Hain zuzen ere, NX programa erabiliz skateboardaren diseinua errealitatera eraman eta CAM-arekin oholaren moldea fabrikatu dute. Moldean karbonozko zuntza eta kortxoaren gain erretxina injektatu ondoren labean ondu dute.
Taldean lan eginez
Trucka deritzon patineteen atala garatzeko, 3Dko inpresoran piezak sortu eta hareazko moldeak egin ditzute, aluminiozko piezak ekoiztuz. Azkenik, pieza eta elementu guztiak izanik, muntaiaren txanda iritsi eta erronkan proposatutakoa guztiz betetzera heldu ziren, talde lanean lan eginez.
Eskaintza zabala
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ikasketa aukera zabala eskaintzen du. Horiek guztiak ezagutzeko aukera egongo da maiatzaren 25, 26 eta 27an egingo dituzten online ate irekietan.
- Automatizazio eta robotika industriala: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak eta instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak prestatzea.
- Sareko informatika sistemen administrazioa: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea da.
- Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea da.
- Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea da.
- Mekatronika industriala: heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.