5.800 langabe gutxiago zenbatu dira urteko lehen hiruhilekoan, Euskal Herrian

Maialen Regueiro 2020ko api. 29a, 17:01

INEk emandako datuen arabera, 2020ko lehen hiruhilekoa igaro ostean, Euskal Herriko langabezia tasa %8,49koa da, 2019ko azken hiruhilekoa baino txikiagoa –%8,84koa zen orduan–. Izan ere, INEk 5.800 langabe gutxiago zenbatu ditu urtea hasi zenetik eta guztira, 126.600 herritar daude langabezian.

Datuak lurraldeka aztertuz gero, Araba izan da jaitsiera handiena izan duena, non langabezia tasa %5,59koa den –2019ko azken hiruhilekoan, tasa %7,31koa zen–eta 8.500 langabe dauden. Gipuzkoan ere beheraka izan da, alegia, langabezia tasa %7,53tik %6,91ra jaitsi baita; bertan, gaur egun, 23.000 pertsona dira langabeak. Azkenik, Bizkaia salbuespena izan da, bertako langabezia tasa, %10,58tik %10,72ra igo delako eta gaur egun, 57.300 herritar daude langabezian.

Nafarroan ere, beherakada izan da langabezia tasan, %9,01etik %8,55era jaitsiz eta INEk 26.600 langabe zenbatu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak