"Ekainaren 29an hartuko dugu azken erabakia"

Xabier Urtzelai 2020ko api. 29a, 12:24

Aloñako Igoerako antolatzaileek adierazi dute ekainaren 29an hartuko dutela aurtengo edizioaren gaineko azken erabakia: "Momentu hauetan bizi ditugun zalantza guztiekin lasterketa irailak 12ra atzeratzea erabaki genuen bere egunean. Atzoko bileran hartutako erabakia izan da ekainak 29rarte itxarotea erabaki tinko bat hartzeko".

"Ekainaren 29an hartuko dugu azken erabakia. Fetxa horretan zalantzarik ez badugu irailaren 12ko lasterketarekin aurrera jarraituko dugu. Bestalde, zalantzaren bat balego, aurtengo edizioa bertan behera utziko genuke. Gure aldetik ez dago ia gehiago egiterik, lasterketaren azken prestakuntzarako behar dugun epea ekainaren amaieratik aurrera bideratu ahalko genuke, hortik aurrera uste dugu ez dagoela denbora nahiko ez lasterkari eta antolatzaileentzat gauzak txukun egiteko. Ulertuko duzuelakoan, ekainaren 29an emango dugu berri eta esango dizuegu erabakiaren arabera zeintzuk izango diren hurrengo pausuak", adierazi dute antolaketa taldeko lagunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak