Krisi mahaia osatzeko eskaera egin dio EH Bilduk Aldundiari, "elkarlanean landutako erantzunak" emateko

Maialen Regueiro 2020ko api. 27a, 17:34
Gipuzkoako Batzar Nagusiak (Irudia: Noaua)

EH Bilduren eskaera eguenean, ez-ohiko osoko bilkuran eztabaidatuko da, Gipuzkoako Batzar nagusietan. Izan ere, EH Bildurentzat ezinbestekoa da, egoera honek herritarren osasunean, jendartean eta ekonomian izango dituen ondorioei aurre egiteko, "elkarlanean landutako erantzunak" ematea eta hori da, hain zuzen, "talde politiko guztiekin" krisi-mahaia osatzeko eskaeraren arrazoia. Proposatzen den krisi-mahai horretan gainera, "berehalako neurriak eta epe ertainekoak" hartu beharko liratekeelakoan dago alderdi politikoa.

EH Bilduren proposamenak

EH Bilduk hainbat proposamen aurkeztuko ditu egueneko ez-ohiko osoko bilkuran: Deskonfinamenduaren pausoak landu eta adostea, sektore guztiei bideratutako lerro bereziak sortzea, irekita egongo diren dendetako protokoloak lantzea, kalean zein bakarrik bizi diren pertsonentzako berehalako erantzunak ematea, etxean egon behar duten haur eta nerabeentzako gomendioak eta proposamenak zabaltzea, arlo bakoitzeko informazioa emango duen telefonoak aktibatzea, eragile nagusiekin elkarlana eta informazio trukea bultzatzeko kontaktua edukitzea eta Gipuzkoako herrientzako telefono bat sortzea, herrian sortzen diren ekimen edo arazoei buruzko informazioa, soluzioak edota proposamenak luzatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak