AP1 autobideko Bergara iparraldeko sarrera itxita egongo da bihartik eguenera bitartean

Maialen Regueiro 2020ko api. 27a, 15:51

AP1 autobideko Bergara iparraldeko sarrera

Bihartik eguenera bitartean, AP1 autobideko Bergara iparraldeko sarrera itxita egongo dela jakinarazi du Bidegik, Ubera bidezubiko dilatazio junturak berritzeko lanekin jarraitzeko. Bada, Bergara iparraldeko sarrera bihar itxiko da, 07:00etan eta ez da eguen arratsaldera arte zabalduko. Bidegik jakinarazi du, autobidetik Bergararako irteera zabalik egongo dela eta lanek irauten duten bitartean, Bergara hegoaldeko sarrera erabiltzea gomendatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak