Iñigo Alzola: "Bideo-dei bidez lagunekin egiten dut kirola egunero"

Xabier Urtzelai 2020ko api. 24a, 11:01

Euskal Mendizale Federazioko lagunak konfinamendu honetan mendi lasterketetako selekzioko kideak elkarrizketatzen dabiltza. Hemen Iñigo Alzola arrasatearraren egunerokoa.

Nola daramazu berrogeialdia?

Egia esan, oso ondo. Oso ondo daramagu etxean, kontziente gara zein den egoera, eta oso ondo daramagu. Bestalde, familia eta gertukoak osasunez ondo daude, eta momentu honetan hori da garrantzitsuena, beraz, pozik.

Sasoia mantentzeko zein entrenamendu mota egiten ari zara?

Arrabola, eta indar lana edo core egiten dut, baina zoratu gabe. Egia esan, etxean kirola egitean, ez dut helburu bezala sasoiko egotea. Kontziente naiz, nire denboraldia amaitu dela. Kirola egiten dut, eta asko, baina ez helburu zehatz bati begira, gustuko dudalako baizik. Gainera, lagun batzuk elkartzen gara, kirola, bideo-dei bitartez egiteko, eta plazer bat izaten da egunero elkartzea. Nork esan behar zigun kirola horrela egin behar genuenik...

Aurten zein egutegi egiteko asmoa zeneukan?

Espainiako Kopa egiteko asmoa genuen. Helburua, iazkoa hobetzea zen.

Ekainetik edo uztailetik aurrera zerbait jokatuko denaren esperantzik baduzu?

Egoera hau lasaitzean egongo dira lasterketak, baina uste dut, orain ez dugula horretan pentsatu behar. Ez dut lasterketen denboraldi batean pentsatzen. Mendira joateko edo bizikletan irteteko aukera izaten badugu, poztuko nintzateke, ez dut lehiaketetan pentsatzen. Udazkenean ez dakit lehiatuko dudan edo ez. 2021 gogo handiz hartuko dut.

Zein ziren 2020rako zure helburuak?

Lehen esan bezala, Espainiako Kopa zen nire helburu bakarra. Oso ondo ari ginen prestatzen, inoizko entrenamendu onenak eginez eta inoiz baina gehiago zainduz. Baina gure esku ez dauden gauzen aurka ezin dugu ezer egin, eta daukagun egoera honetara egokitu, hau onartu eta aurre egin behar diogu. Ea denon artean ahalik eta azkarren irabazten dugun lasterketa hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak