Heziketa ziklo eskaintza zabala Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

BABESTUTAKO EDUKIA 2020ko apirilaren 20a

Industria 4.0 edo Industria adimentsua izenekoa, IoT teknologian oinarritzen da (Gauzen Internet edo Internet of Things). Gaur egungo enpresa industrialak digitalizazio prozesuetan murgildurik daude eta informatikan prestatutako gazteak behar dituzte.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR) goi mailako Heziketa Zikloa eskaintzen da eta erronketan oinarritutako hezkuntza metodologia praktiko baten bitartez ematen da hori. Hainbat proiektu garatzen dira (irudian bezalakoak) non sareetan ordenagailu konektatuetara, makinak ere gehitu ditzakegun sentsoreekin, eta guztien kontrola izan, sortzen dituzten datuak kudeatuz.

Hori ezagutzeko aukera izango da maiatzaren 30ean egingo dituzten ate irekietan; ahal izanez gero presentzialki egingo dituzte, eta bestela, online bidez. 

Heziketa zikloetako eskaintza:

  • Automatizazio eta robotika industriala: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburua da automatizazio industrialaren teknologian ezagutzak izango dituzten profesionalak eta instalazio automatikoak muntatzeko, mantentzeko eta martxan jartzeko gai direnak prestatzea.
  • Sareko informatika sistemen administrazioa: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Titulu honen helburua enpresako informazio sistemen kudeaketara aplikatutako informatikaren alorreko prestakuntza teknologikoa ematea da.
  • Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia titulatuei diseinu mekanikoaren inguruko formazio teknologikoa ematea da.
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria: Heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, gaztelaniaz da eta presentziala. Tituluaren helburu nagusia titulatuei fabrikazio mekanikoaren arloko formazio teknologikoa ematea da.
  • Mekatronika industriala: heziketa ziklo honek bi urteko iraupena du, euskaraz da eta presentziala. Mekatronika ez da teknologiaren adar berri bat, hainbat diziplina teknologiko (mekanika, elektronika eta kontrol automatikoa) integratzeko beharrari erantzuten dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak