Aberri Eguneko argazki-mosaikoa

Eneko Azkarate Laspiur 2020ko api. 17a, 09:30

Euskal Herria Batera ekimenak domekako Aberri Egunerako egin zuen deialdiarekin bat egin zuten "milaka herritarrek" bidalitako argazkiekin mosaiko erraldoia osatu dute ekimenaren bultzagileek.

Modu honetan azaldu dute ekimena: 

"Une gogorretan azaleratzen da herrien txarrena eta onena. Nazio auzolan handi bat martxan da. Arriskuaren lehen lerroan borrokan ari direnez harro. Balkoi, leiho eta pantailetatik jariatzen diren mila eta bat laztan, animo, borroka... bizitza keinuez harro. 2020ko Aberri Egunean den bezala azaldu den herri eredugarri bat. Denon mapa bat osatu dugu, gu guztion argazkirekin. Elkartasun mezuak helaraziko dizkiegu modu batera edo bestera sufritzen ari direnei milaka euskal herritarren aurpegiekin. Milaka testu txikirekin osatutako mapa bat, Historiarako".

Hemen, mosaikoa, osorik:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak