Errepublikaren eguna balkoietan kantatuz ospatzera dei egin dute

Maialen Santos 2020ko api. 14a, 09:01

Errepublikaren eguna da gaur, apirilak 14, eta horren harira ospakizunera batzeko dei egin dute Intxorta 1937 kultur elkarteak eta Ezker Anitza-IU Debagoienak. 

Intxorta 1937 kultur elkarteak azaldu duenez, bandera errepublikarra eta ikurrina lehio eta balkoietan jarri eta 12:30ean Riegoren ereserkia eta Eusko Gudariak "ozenki jo eta kantatzera" animatu gura dituzte herritarrak, horretarako eskura dituzten baliabideak erabilita. Hala, frankismoaren aurrean inpunitaterik ez dagoela, eta askatasuna eta osasuna aldarrikatu gura dituzte. 

Ezker Anitza-IU Debagoienak ere deitu ditu herritarrak Errepublikaren eguna ospatzera; bandera errepublikarra eskegita, 13:00ean abestuko dute Riegoren ereserkia, eta 21:00ean, bestalde, kazerolada deitu dute "monarkia ustela" salatzeko. 

Arrasateko udala bandera errepublika balkoian eskegita duela. 

Argentinako Kereilaren 10. urteurrena

Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataformak Argentinako Kereilaren 10. urteurrena ekarri gura izan du gogora gaurko egunez; hau da, frankismoaren diktadurak gizateriaren aurka eragindako krimen guztiak ikertzeko Buenos Aireseko Kriminal eta Korrekzionalaren Epaitegi Federal batean ireki zen auzia.

Agirian adierazi moduan, "10 urte hauek pasa ondoren goraipatzea nahi dugu Argentinako Kereilak izan duen ibilbidea eta berari esker izan diren lorpenak, baina ezin dugu ahaztu biktimek eta hainbat erakundeek Argentinaraino joan beharra izan dutela espainiar Estatuak inpunitatearen politika lotsagarria mantentzen duelako, sistema demokratiko batetan inongo tokirik ez duena". Era berean, inpunitatearen aurkako borrokan 40 urte bete direla azaldu dute, baita Estatuaren "oztopoen" gainetik auzi honetan jarraitzeko "konpromisoa" agertu ere. 

2009an Laubide plazako monilitoaren aurrean erresistentei egindako omenaldia. 

Erlazionatuak

Errepublikaren eguna argazkitan

Maialen Santos 2020 api 14 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak