Nazioarteko hainbat ordezkarik egin dute bat Euskal Herria Baterak egindako deialdiarekin

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko api. 11a, 15:40
Euskal Herria Batera ekimenari atxikimendua adieraziz Adams, Paluzie, McAlpine eta Puigdemont.

Domekako Aberri Egunerako Euskal Herria Baterak egindako deialdiarekin egin dute besteak beste Gerry Adams-ek, Carles Puigdemont-ek eta Galizia, Kurdistan, Eskozia eta Saharako hainbat ordezkarik.

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak eta Michele O’Neill Sinn Féinn alderdi irlandar errepublikazaleko Lehendakariordeak ere "Aberri Eguna elkartasunean ospatzeko desioa azaldu die mezu banatan euskal herritar guztiei", Euskal Herria Baterak jakitera eman duenez. Euren aurretik adierazi zuten gura berdina atzo Gerry Adams Sinn Féineko lider historikoak, Elisenda Paluzie ANCko lehendakariak eta Marcel Mauri Ómnium Culturaleko bozeramaileak, besteak beste. Euskal Herria Batera ekimenak emandako datuaren arabera,  gaurko atxikimenduen ostean, "munduko beste 30 ordezkarik bat egin dute Aberri Egunerako deialdiarekin". Tartean dira, Sinn Féin alderdiko kargudun garrantzitsuak eta ERC, CUP, JxCat-eko eta BNGko diputatu eta senatariak. Eskozia, Katalunia, Irlanda, Galizia, Kurdistan eta Saharako hamabost ordezkarik ere bidalidute argazkia "Aberri Eguna elkartasunean ospatzea" opaz.

Euskal Herria Batera ekimenak aurreko asteburuan egin zuen aurten Aberri Eguna batera ospatzeko deialdia, hildakoen senideei dolua adierazteko eta koronabirusari aurre egiten ari zaienekiko harrotasunez eta eskertzaz.

Atxikimendua adierazi dutenen artean daude:

  • Irlanda: Gerry Adams lider historikoa; Michelle O'Neill, Sinn Féinen Lehendakariordea; Deirdre Hargey, Sinn Féineko Komunitateetarako ministraria Irlandako Iparraldeko Asanbladan; Martina Anderson, Snn Féin; Eoin O'Broin, Sinn Féin
  • Eskozia: Shona McAlpine, Scottish Independence Convention; John Finnie, Eskoziako parlamentaria, Scottish Greens,Eskoziako Alderdi Berdekoa
  • Katalunia: Carles Puigdemont; Josep M Cervera, JxCat eko senataria; Albert Botran, CUPeko diputatua; Mireia Vehi, CUPko diputatua; Xavier Castellana, ERCko senataria; Adelina Escandell, ERCko senataria; Marta Rosique, ERCko diputatua; Diana Riba, ERCko dputatua Europako Parlamentuan; Jami Matamala, JxCeko senataria; Mayte Rivero, JxCeko senataria; Mirella Cortés, ERCko senataria; Jaume Alonso-Cuevillas, JxCat diputatua; Josep Lluis Cleries, JxC senataria; Elisenda Paluzie, ANCko Lehendakaria; Marcel Mauri, Ómnium Culturaleko bozeramailea
  • Mallorca: Vicenç Vidal, Mes per Mallorcako senataria
  • Galiza: Nestor Rego, BNGko diputatu eta bozeramailea; Montse Prado, Diputada del BNG en el Parlamento de Galiza; Rubén Cela, Ejecutiva BNG y Presidente de la Fundación Galiza Sempre; Bieito Lobeira, Responsable Nacional de Organización del BNG
  • Gales: Iestyn ap Rhobert, Yes Cymru antolakundeko kidea
  • Flandria: Wouter Patho, N-VA
  • Sahara: Garazi Hach Embarek; Fatimetu Omar bulsan, Saharar militante ezaguna Euskal Herrian; Lehena Ahmed Ettanji, Equipe Mediako arduradunetako bat; Lehbib Moh Fadel, Samarako Farsia 3ko dispensarioko sendagilea
  • Latinamerika: Jairo Urrea, Kolonbia; Jorge Bermudez, PIT CNT- Uruguay; Natalia Fernández, Kolonbia; Olga Quintero, Kolonbia; Sonia León, Peru; Lolita Chavez, Guatemala; Julieta eta Elizabeth Arregoces, Kolonbia eta Venezuela
  • Italia: Davide Angelilli, aktibista internazionalista
  • Kurdistan: Saruhan Oluç, HDP ko diputatua; Meral Danış Beştaş, HDP ko diputatua
  • Europako Parlamentua: Ana Mirarnda, BNG-ren ordezkaria Europarako; Chris MacManus, Sinn Féin-eko diputatua Europako Parlamentuan

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak