Sei pertsona hil dira Debagoieneko adinekoen egoitzetan; bost Arrasateko Iturbiden eta bat GSR Aretxabaletan

Jone Olabarria 2020ko api. 10a, 19:41

Azken orduetan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan hil diren hamaika lagunetako sei Debagoieneko zentroetan zendu dira; bat GSR Aretxabaleta egoitzan eta bost Arrasateko Iturbiden. Arrasateko kasuan, gaurko bost heriotzekin, zortzi dira guztira bertan zendu diren egoiliarrak; GSR Aretxabaleta egoitzan lehena.

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez, eguneko balantzeak 11 hildako utzi ditu Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan. Hala, atzo baino sei lagun gehiago hil dira gaurkoan egoitzetan. Hain zuzen ere, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan hil diren hamaika lagunetako sei Debagoieneko zentroetan zendu dira gaurkoan; bost Iturbide egoitzan eta bat GSR Aretxabaletan.

Gipuzkoan 67 hildako guztira

Aldunditik emandako datuen arabera, gaur arte, guztira, 5.424 pertsona hartzen dituzten Gipuzkoako 65 egoitzetan 67 pertsona hil dira eta une honetan 275 koronabirus kasu positibo daude. Bada, azken heriotzak GSR Aretxabaleta egoitzan, Arrasateko Iturbiden, Hondarribiako Caser Residencial Betharramen, Ordiziako San Josen, Donostiako Berran eta Tolosako Iurreamendin gertatu dira.

Zortzigarrena Iturbiden, lehena Aretxabaletan

Debagoieneko kasuei dagokienez, Iturbide egoitzan gaur zendu diren bost adinekoekin zortzi dira guztira bertan hildakoak;  adineko bana hil ziren atzo, martxoaren 28an eta martxoaren 31n . GSR Aretxabaleta egoitzari dagokionez, bertan hil den lehen egoiliarra da gaurkoa, atzo egoitza berean lehen kasu positiboa baieztatu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak