Espetxeak eta presoak ardatz, mahai ingurua antolatu du gaurko Gure Artera-Sarek

Jone Olabarria 2020ko api. 10a, 09:51

Ezkerretik eskumara: Iñaki Zugadi, Fernando Arburua eta Joseba Erostegi.

Iñaki Zugadi abokatuak, Jaiki Hadiko Fernando Arburuak eta Joseba Erostegi "Etzikorta" preso oihak hartuko dute parte Mireia Alberdik gidatutako mahai inguruan. Gure Artera-Sareren youtubeko kanaletik jarraitu ahalko da mahai ingurua, 19:00ean hasita.

Espetxea, presoak, gaixotasunak, etxealdia eta beste hainbat gai ardatz hartuta antolatu du gaurko, hilak 10, mahia ingurua Gure Artera-Sare dinamikak. Konfinamenduak behartuta, Gure Artera-Sareren Youtubeko kanalean emititu, eta bertatik jarraitu ahalko da gaurko mahai ingurua, 19:00etatik aurrera. Mireia Alberdi arituko da moderatzaile lanetan eta bertan parte hartuko dute Iñaki Zugadi abokatuak, Fernando Arburua Jaiki Hadiko elkarteko psikologoak eta Joseba Erostegi Etzikorta preso ohiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak