Euskadiko Orkestrak 'Agur Jaunak' klasikoaren bertsio berri bat aurkeztu du etxetik

Imanol Beloki Unamuno 2020ko apirilaren 8a

Euskadiko Orkestrak bere elkartasun mezua adierazteko bideo bat egin du pandemia-garaian. Hain zuzen ere, Agur Jaunak eta Andreak da, Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orchesterrean lan egiten duen musikari italiar batek inspirazio bruckneriarrarekin egindako bertsioa. Musikak, koronabirusak bezala, ez duela mugarik adierazi guran, maitasunaren eta guztion arteko elkartasunaren aldeko kantu gisa aurkeztu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak