Aiako Harria, Artikutza, Mendaur eta Leurtzako paraje ederraz gozatzeaz gain, gazteak erreka bainuan, zuhaitz parkean eta espeleologian ere trebatuko dira.
Oiartzundik Beintza-Labaienera joango dira 14-17 urteko gazteak zazpi egunez, bertako aterpetxeetan, Arantzako Aterpen eta Mendaurko urtegian gauak eginez.
Ibilaldiak egunez egin arren, "gau lana" nolakoa zen ezagutzeko, afalosteko solasaldi bat izango dute kontrabandoan aritutako protagonistekin.
Abuztuan bi txanda antolatu dituzte, gehienez 20 lagunekoak: abuztuaren 2tik 8ra eta abuztuaren 16tik 22ra. Prezioa: 285 euro. Argibide gehiagorako, Euskaraz Blai Udalekuak atarian.