Tokiko eta sasoiko produktuei irteera emateko aukera izango du lehen sektoreak

Maialen Regueiro 2020ko api. 1a, 14:48

Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiekin eta HAZIrekin batera lehen sektoretik sortzen diren tokiko eta sasoiko produktuak merkaturatzeko zerbitzu berria jarri du abian, sektore hau COVID-19aren ondorioz "eragin negatiboak" jasaten ari delako. Horretarako, arlo horretako logistikan esperientzia duen Lurrarte Baserriko Uzta enpresaren laguntza izango dute nekazari zein abeltzainek.

Banaketa bide berria

Lurrartek, HAZIko teknikarien eta Euskadiko landa-garapeneko elkarteen laguntzarekin, antolatuko du banaketa-bide berri hori, betiere azokak antolatzen dituzten hiri eta herrietako udal-arduradunekin elkarlanean.

Kontaktua

Baldintzak, jasotzen diren produktuak, beharrezko logistikaren ezaugarriak, prezioak edo bestelako gaiak argitzeko, baserritarrek 943 69 30 74 telefonora deitu ahal izango dute, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era bitartean, edo 688 64 36 70 telefonoko whatsapp-era idatzi ahal izango dute.

Lurrarte enpresarekin batera, Alberro eta Barrenetxe enpresak ere arduratuko dira produktua erosteaz eta merkaturatzeaz. Enpresa horiek, behin produktua jaso ondoren, Eroski S.Coop. (Eroski) eta Uvesco S.L. (BM) banaketa handiko operadoreetara bideratuko dute, elikagaiak xahutu ez daitezen eta hondakinen isurketak gehitu ez daitezen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak