Telelana ezartzeko laguntzak eskaini dizkie SPRIk enpresa txikiei eta ertainei

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 1a, 09:57

Enpresa-garapenerako euskal agentziak, SPRIk, enpresetan telelana jarri ahal izateko laguntzak eskaini ditu. Hain zuzen horrek aldatu egin ditu Industria Digitala programako ekintza subentzionagarriak, telelana errazteko eta helburu horrekin zabalik dagoen Inplantalariak programaren ekintzak osatzeko.

Industria digitala programak 2,3 milioi eurotik gorako aurrekontua du aurten, eta Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatzen du estaliko diren zenbatekoen %50 jarrita.  

Ekimen horren helburua da Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) txertatzen laguntzea industri arloko enpresatan baita  produktuen prozesuarekin lotutako zerbitzu teknikoetako, diseinuko eta logistikako enpresatan ere, horren helburua izanik enpresaren lehiakortasuna hobetzea.

Sektore ezberdinetako enpresek egin ahal izango dute eskaera, besteak beste, adimen artifiziala, errealitate birtuala, merkataritza elektronikoa eta enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak lantzen dituztenek.

Laguntzak % 25 eta % 50 bitartekoak izan daitezke enpresaren tamainaren arabera, eta orain egindako aldaketarekin telelana ere sartu da diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen artean. Hori izango da aholkularitzarako, ingeniaritzarako eta hardware zein software erosketetarako gastuak ordaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak