Huezinemaren XIII. edizioko sariak modu ezberdinean banatu behar izan dituzte alarma egoera dela eta. Horrela, 20:00etan, online bidez zuzenean banatu dira aurtengo ekitaldiko sariak. "Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu jaialdiko hiru egun hauetan etxetik lagundu diguten guztiei eta edizioko lehiakideei. Babesle eta laguntzaile guztiei aipamen berezia egin nahi diegu, halaber, proiektuarekin inplikatzeagatik eta antolaketako hilabeteetan babesa emateagatik" azaldu dute film laburren jaialdiko antolatzaileek.
"Jaialdiak jasan dituen aldaketa erradikalak sentitzen ditugu, baina azpimarratu nahi dugu gure helburua izaten jarraitu duela: esentzia mantentzea eta ikus-entzulea entretenitzea zinemaren festa honen bitartez", gaineratu dute antolatzaileek.
SARIAK:
Sail ofiziala:
- Huhezinema Saria: finalista guztiek jaso dute sari hau. (200 €)
- Goiena Saria (Euskarazko film onenari): Kresala (June Laka). (1000 €)
- Mundukide Saria (Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaia egokien
txertatuta duen film laburra): El infierno (Raul de la Fuente). (700 €) - Vertigo Saria (MUko ikasleak osatutako epaimahaia): Pepita (Iñaki Tena).
(400 €) - Ikusleen Saria: Pepita (Iñaki Tena). (300 €)
- La Horrorosa Saria (Fantasiazko edo beldurrezko film labur onena): Idoia
(Mikel Carrillo). (Donostiako fantasiazko eta beldurrezko zinemaren
asterako bi pase oso)
Mondragon Unibertsitateko ikasleen saila:
- Fikzio Onenaren Saria: Tua (Ane Miren Nafarrate eta Uxue Botas). (200 €)
- Dokumental Onenaren Saria: Bizilagun (Pablo Anza). (200 €)
- Argazki Onenaren Saria: Zuloan (Ogeita4 enpresak 1.500 €tan
baloratutako kamera ekipamendua) - Ikusleen Saria: Ihesi (Jon Lozano eta Marta Salvador) (100 €)
- Kartelik onena: Lara Gonzalez (200 €)