Eguneko albiste nabarmenenak zein azken ordukoak, mugikorrean

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 25a, 08:12

GOIENAk mugikorretarako doako jakinarazpen zerbitzua eskaintzen du. Interesa duenak Whatsappeko 688 69 00 07 zenbakira ALTA bidali behar du edo Telegrameko Goiena albisteak kanalera batu. Baina kanal horien bidez informazioa eskaintzeaz gain, jaso ere egiten du GOIENAk. Modu horretan sortu zen pasa den astean konfinamenduari lotutako Etxetik plazara atal berezia; debagoiendarrek helarazitako bideo eta istorioekin.

Konfinamenduarekin etxetako ateak itxi behar izan ditugu, baina leihoak parez pare irekita daude eta barruan gertatzen dena kanpora eraman nahi du GOIENAk, Etxetik plazara. Zertan ari zara egunotan? Kantuan, dantzan, kirola egiten, jolasean, bertsotan, ipuinak kontatzen, sukaldean... Bidali zure bideoak Whatsapp edo Telegram bidez: 688 69 00 07.

Jakinarazpen zerbitzua

2017ko azaroan abiatu zuen GOIENAk Whatsapp eta Telegram bidezko jakinarazpen zerbitzua, baina azken egunotan, nabarmen gora egin du erabiltzaile kopuruak, bereziki Whatsappean.

Telegram kanala

Batu zaitez Goiena Albisteak Telegram kanalera. Hiru pausutan egin dezakezu:

  1. Aplikazioa ireki.
  2. Bilatu @GoienaAlbisteak eta sartu.
  3. Elkartu botoia klikatu harpidetzeko.

Whatsapp bidez

Albisteak Whatsapp bidez jasotzeko aukera ere eskaintzen dugu:

  1. Gorde 688 69 00 07 zenbakia GOIENA bezala zure kontaktuen zerrendan.
  2. Bidali ALTA hitza gordetako zenbakira –Whatsapp bidez bidali behar da mezua, eta ez sms bat–
  3. Gure hedapen-zerrendetan gehituko zaitugu eta egunero jasoko duzu gertuko informazioa zuzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak