Jasotako bideoak, txukunak izanez gero, goiena.eus atarian jarriko ditugu ikusgai eta Goiena telebistan ere emango ditugu.
Alarma egoerak konfinamendua ekarri du eta konfinamenduak etxean egon beharra. Baina Goienaren Etxetik plazara leihoa zabalik dago herritarrendako, komunitatearendako, zuretako. Etxean egindako hori plazan erakutsi ahal izango duzu leiho honetatik; kantuan, dantzan, kirola egiten, bertsotan, ipuinak kontatzen, kozinatzen... Zertan ari zara egunotan? Bidali bideoak Whatsapp edo Telegram bidez: 688 69 00 07.
Jasotako bideoak, txukunak izanez gero, goiena.eus atarian jarriko ditugu ikusgai eta Goiena telebistan ere emango ditugu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.