"Bihotz-altxagarri" izan nahi duen 'Ur handitan' abestia partekatu du Fermin Etxegoienek

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko martxoaren 17a

"Denbora pasa zen, orain agian izan daiteke norbaitentzat bihotz-altxagarri", hitz horiekin zabaldu du Fermin Etxegoien oñatiarrak Ur Handitan abestia. Joserra Senperenak pianoan lagunduta, kantu goxoa eta sentimenduz betea partekatu du Etxegoienek bere blogean.

Melodia aspaldi sortua zuen Etxegoienek, duela hogei bat urte, eta blogean igotakoa Senperenarekin egindako bertsioa lasaia da; toma bakarrean eta etxean egindakoa. Eta badu, nola ez, Ur handitan saioarekin lotura ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak