Neurri hau hartu izanak, baina, ez du esan nahi ez direnik egingo. Udalarekin beste data bat adostuko du lantaldeak eta denboraz jakinaraziko die parte-hartzaileei noiz egingo diren asteburuan grabatzekoak ziren emanaldiak.
Koronabirusa dela eta, asteburuan Bergaran grabatzekoak ziren Kantari saioak bertan behera uztea erabaki du Goiena Komunikazio Taldeak, prebentzio neurri moduan. Eusko Jaurlaritzaren protokoloa oinarri, badaezbada, erabaki hori hartu du Zuzendaritza taldeak gaur goizean.
Neurri hau hartu izanak, baina, ez du esan nahi ez direnik egingo. Udalarekin beste data bat adostuko du lantaldeak eta denboraz jakinaraziko die parte-hartzaileei noiz egingo diren asteburuan grabatzekoak ziren emanaldiak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.