Eskoriatzako neska-mutikoak kantuan eta dantzan telebistan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko martxoaren 13a

Otsailaren 15ean eta 16an, Aretxabaletako Arkupeko Zaraia aretoan grabatu zituzten Kantariren zazpigarren aldiko saioak. Horietan parte hartu zuten Eskoriatzako 7-11 urte bitarteko neska-mutikoek. Euskal kantu ezberdinak abestuz eta dantzatuz ikuskizun bikaina eskaini zuten zuzeneko emanaldian. Orain, baina, emanaldi hori pantailaz bestalde gozatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, eta baita gainerako ikus-entzuleek ere, Goiena telebistan.

Asteburu honetan, martxoaren 14an, estreinatuko dira Aretxabaletan ekoiztutako lehenengo bi saioak. Ondorengo asteburuetan joango dira emisioan gainerakoak. Hauek grabatu ziren ordena berean estreinatuko dira telebistan ere, eta ordutegia honako hau izango da: 09:00etan, 09:30ean eta 10:00etan; 17:00etan, 17:30ean eta 18:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak