'Zaldibar Argitu, ereduaren agortzea agerian' manifestua babestu dute 84 eragilek

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 10a, 09:33

Zaldibarko zabortegia luiziaren ondoren. (Argazkia: SOS Deiak)

Manifestuan esaten denez, Zaldibarren gertatutakoa ez da soilik inguruko herrietako biztanleei eragiten dien zerbait, eta "gizartearen zein ingurumena kudeatzeko indarrean dagoen ereduaren agortzea agerian" jarri du. Hori dela eta, sinatzaileek dei egin diete erakunde publikoei, sektore pribatuari eta gizarte zibilari trantsizio ekologiko eta sozialerako "eztabaida zintzoa abian jarri eta bide-orri bat osa" dezaten.

Esparru akademikoko eta kultur alorreko 84 pertsona ezagunek izenpetu duten agirian, desagertutakoen senideei "elkartasuna eta babesik beroena" adierazi nahi izan diete.

Bestalde, erakunde publikoek araudien betetze mailan edota lizentzia kontzesioetan "zorrotz eta zuhurtziaz jokatu ezean", horrelako egoera "kontrolaezinak" sortzeko aukerak biderkatzen direla nabarmendu dute.

Manifestuan jaso dutenez, Zaldibarreko gertaerak "are gordinago" agertu du "trantsizio energetiko, ekologiko eta sozialaren beharra". Eta, trantsizioari kolektiboki ekiteko eztabaida publikoa gauzatzeko "une egokia" dela uste dute. Hori egin ezean, antzerako gertaerak errepikatzeko aukera dagoela ekarri dute gogora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak