Idoia Elkoro eta Idoia Serna garaile Aretxabaletako frontenis txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mar. 9a, 13:20

Idoia Elkoro eta Idoia Serna txapelarekin eta Aretxabaletako ordezkarien eskutik sariak jasotzen.

Atzo, martxoak 8, jokatu zuten finala Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan. Elgetarrek 22-11 irabazi zuten.

UDAk antolatuta, zazpigarrenez jokatu da Emakumeen Frontenis Txapelketa. Hamar bikote lehiatu dira aurten eta bi egunetan jokatu dute txapelketa. Zapatuan jokatu zituzten ligaxkako partiduak, eta domekan, ostera, finalerdiak eta finala.

Idoia Serna eta Idoia Elkoro finalera heldu ziren baita irabazi ere. Ligaxkako lau partidutik hiru irabazi zituzten zapatuan eta domekan bai finalerdia eta bai finala. 22-11 irabazi zuten azken partidua, hain zuzen ere. Aurkariak Lierni eta Esti izan ziren, Legazpitik eta Alegiatik etorritako bikotea.

 

Finala jokatu zuten bi bikoteak.

 

Domekako sari banaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak