Ekologistak Martxan taldeak kereila jarri du Verter Recycling enpresaren aurka

Mirari Altube Arrese 2020ko mar. 6a, 09:46

Zalbidarren gertatutako lur-jausia. Argazkia: Anboto.

Gertatutakoa ez dela kasualitatea uste du Ekologistak Martxan taldeak eta horregatik, Verter Recycling 2002 S.L. enpresaren eta horren arduradunen aurka kereila bat aurkeztu du Durangoko epaitegietan.

Kereila horretan egotzi dizkio enpresari  Zaldibarko zabortegian pilatutako hondakinak eraitsi eta, ondoren, A-8 autobidera jausi izanaren ondorioak. Luzi horrek azpian harrapatu zituen zabortegiko bi langileak oraindik desagertuta daudela ere gogorarazi dute. Eta adierazi larrialdi eta erreskate-lanak segurtasun tresna egokirik gabe egin izana. Luiziaren ondorengo egunetan sortutako suteak eta inguruko erreketan agertutako kutsadura ere aipatu dituzte kereila jartzeko arrazoien artean.

Hori horrela honakoa adierazi dute: "Ekologistak Martxan taldearen kereila Verter Recuycling 2002 S.L. enpresaren aurka aurkezten da hasiera batean, baita ikertu ondoren erantzukizuna edota partaidetza egotzi ahal zaizkien enpresako zuzendari edota teknikarien aurka ere", eta gaineratu dute: "Ez da alde batera uzten, gainera, administrazio agintari edota funtzionarioen kontrol administratibo eta teknikoaren jarduerarekin lotutako bestelako erantzukizun penalak egotea, eta horrek 339. artikuluko ingurumen edota administrazio-prebarikazioko delituak ekar litzake, Zigor Kodearen 404. artikuluari dagokionez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak