Otarrean jaso dituzte, besteak beste, produktu iberiko sorta eta Extremadurako ardoa Hankabeltzen eskutik eta txuletak eta gazta zatia Jon harategiak emanda.
Etxekoekin gerturatu zen saria jasotzera Moreno; izan ere, argazkiak etxekoekin batera atera zituen, Guns N' Roses musika taldeko kide mozorrotuta. Goienak zozketa bidez aukeratu zuen argazki hori; guztira 77 jaso ziren.