Eskoriatza eta Bergara arteko AP-1 errepidea 20 minutuz itxiko dute gaur gauean

Maialen Regueiro 2020ko mar. 4a, 12:03

AP-1 errepideko Eskoriatzako ordainlekua (Irudia: Google Maps)

Bidegik jakinarazi duenez, gaur gauean, 00:00etatik 01:00etara bitartean, hain zuzen, AP-1 autobidea 20 minutuz itxiko da Eskoriatza eta Bergara artean, zuntz optikoko linea jartzeko lanak egiteko.

Lanak egiten diren bitartean, Gasteizko noranzkoan doazenak Bergara Hegoa ordainlekutik atera beharko dute eta GI-627 errepidetik Eskoriatzara heldu berriro AP-1a hartzeko. Behobiako noranzkoan doazenak berriz, aurkako ibilbidea egin beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak