Hiru debagoiendar daude izendatuta Euskal Aktoreen Sariak 2020rako

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 3a, 11:15

Kepa Errasti, Aitor Borobia eta Karra Elejalde, izendapena lortu duten lanetan.

Antzerki kategorian Kepa Errasti aretxabaletarra da lau hautagaietako bat, Mami Lebrun antzezlanagatik; telebista arloan, Aitor Borobia bergararra Ihesaldia telesailagatik izendatu dute; eta Karra Elejalde gatzagarra Mientras dure la guerra filmagatik.

Martxoaren 24an banatuko dituzte Euskal Aktoreen Sariak Bilboko Azkuna Zentroan egingo duten galan. Euskal Aktoreen Batasuneko kide diren aktoreek aukeratzen dituzte irabazleak bozketa bidez. Botoa emateko azken eguna martxoaren 15a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak