'Galdegazte': seigarren denboraldiaren estreinaldia bihar, Ibai Zangiturekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko mar. 3a, 10:57

Arizmendiko Almen guneko ikasleak eta Jokin Bereziartua, Ibai Zangiturekin.

Badator 14 eta 17 urte arteko ikasleak kazetari lanetan jartzen dituen Galdegazte telebista saioaren seigarren denboraldia. Bihar, martxoak 4, izango da denboraldi berriaren estreinaldia; Arizmendi ikastolako Almen guneko ikasleek Ibai Zangitu saltsero aretxabaletarra elkarrizketako dute. Eguaztenero ikusi ahalko da Goiena telebistan, 21:30ean.

Seigarren denboraldia bizi du aurten Galdegazte saioak. Seigarren urtez jarraian, Debagoieneko hamar ikastetxetako 14 eta 17 urte arteko ikasleek kazetari lanetan jarduteko aukera izango dute. Betiere, ikasleen intereseko gonbidatuekin, honako izen hauek aurreratzeko moduan daude: Mireia Gabilondo zuzendari eta aktore bergararra, aurten pilotari profesional izateari utzi dion Aitor Mendizabal antzuolarra eta bailarako Aratuste-zale ezagunena izateaz gain beste hainbat aurpegi azaleratuko dituen Ibai Zangitu aretxabaletarra, besteak beste.

Platotik haragoko lanak

Platoko elkarrizketaz gain, ikasleek bestelako lan batzuk ere izango dituzte aurtengo saioan eta dekoratuan ere izango da nobedaderik. Aldatu ez dena da hasierako helburua: egun batez bada ere bailarako nerabeak kazetari sentiaraztea, telebista plato baten egoteak dakarren guztiarekin. Eguaztenetan ikusi ahal izango da, 21:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak