Oihana Arana eskoriatzarrak irabazi du Dizdaitte txapelketa

Julen Iriondo 2020ko otsailaren 29a

Final polita izan da Oñatiko Antixena gaztetxean iluntzean jokatutakoa, maila ederrekoa, eta Txaber Altube abadiñoarrarekiko bost puntu eta erdiko aldeaz nagusitu da Arana. 

Honela geratu dira puntuazioak:
 
  • 1. Oihana Arana: 272
  • 2. Txaber Altube: 266,5
  • 3. Ane Zuazubiskar: 265,5
  • 4. Maider Arregi: 262,5
  • 5. Eli Pagola: 259,5
  • 6. Urko Arregi: 249
Bertsolari denek egin dituzte gauza politak Txinparta bertso eskolak antolatutako txapelketaren finalean, eta aretora bertaratutako publikoak –kopuru onean– eskertu du bertsolarien lana. 

 

Amaieran, txapeldunak adierazi du "gauza batzuk" ondo egin izanaren sentsazioa bazuela, baina ez zuela jakingo esaten txapeldun nork irten behar zuen, denak ibili direla "oso pareko". 
 
Bere ariketa bat nabarmentzekotan, sei puntuko motza aukeratuko lukeela zioen. [Bideoan]
 
Goiena telebistan, asteleheneko Hemen Debagoiena saioan izango da finalari buruzko tartea, hainbat bertsoaldirekin.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak