Bergarak banakoa egin eta justuagoa izan da derbiko emaitza

Julen Iriondo 2020ko ots. 29a, 23:50

Aretxabaleta jarri da aurretik markagailuan, Markelek lehen zatian egindako golarekin. Atsedenaldi aurretik baino aukera gutxiago izan arren, bigarren zatian egin du berdinketa Bergarak, Eukenek, zehazki.

Etxekoenak izan dira lehen zatiko aukera gehienak eta onenak. Bigarren zatian gola egin duen Eukenek, hain justu, hiru aukera on izan ditu lehen minutuetan, baina gutxigatik kanpora joan zaizkio hirurak. Hor, tartean, Aretxabaletak egin du bere gola, bergararrek atzean gaizki moztutako baloi bat aprobetxatuta.
 
Beste pare bat aldiz ere iritsi da atsedenaldi aurretik Bergara arriskuarekin UDAren areara, baina ezin golik egin. Aretxabaletarrek, ostera, zuzenean atera jaurtitako falta jaurtiketa batean baino ez dute arriskua sortu.
 
Bigarren zatian aukera gutxiago izan ditu Bergarak –UDAk ere banakaren bat–, baina urrutiko falta batean egindako erdiraketaren bidez egin dute gola mahoneroek. Aretxabaletak ez du ondo defendatu, eta atezainaren aurrean bakarrik geratu da Euken. Ez du hutsik egin, eta banako emaitza horrexekin amaitu da partidua.

 

Emaitza bera Mondrak

 
Mondrak eta Oiartzunek Mojategin jokatu duten partidua ere emaitza berarekin amaitu da, banakoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak