Zubikoan jokatutako derbia Alkideba Ointxerentzat

Maialen Regueiro 2020ko ots. 29a, 23:03

Mekalki Aloña Mendi eta Alkideba Ointxe taldeek derbia jokatu dute gaur, Zubikoa kiroldegian. Oñatiarrak markagailuan aurretik joan dira atsedenaldira, baina partiduaren azken txanpan arrasatearrak nagusitu dira eta irabaztea lortu dute (57-62).

Julen Kortabarria, Alkideba Ointxe taldeko jokalaria pozik azaldu da partidua irabazi izanagatik, "Oñatin irabaztea zaila" delako. Horrekin batera aipatu du, atsedenaldian markagailua aurka izan badute ere, azken ordu erdian defentsan hobera egin dutela. 

Aitor Barreiro, Mekalki Aloña Mendiko jokalariak, bestalde aipatu du, partidua ondo hasi dutela, minutuak aurrera joan ahala "trabatu" egin direla eta azkenean, arrasatearren defentsa gogorrak kalte egin diela. Hala ere, egindako lanarekin gustora agertu da Barreiro. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak