Gurera ere heldu dira koronabirusaren gaineko albiste faltsuak

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko ots. 26a, 11:49
Sare sozial bidez zabaldu diren argazki muntaiak.

Koronabirusaren berri eman zen momentutik hasi ziren zabaltzen fake news delakoak mundu osoan. Azken egunetan, Italian eta Espainian agertu diren kasu berriek areagotu egin dituzte horren inguruko informazio faltsuak. Horrela, Debagoienean lehen koronabirus kasua agertu dela esaten duten argazki muntaia faltsuak zabaltzen ari dira sare sozialen bidez.

Eitb.eus-eko albiste bat faltsututa egin dituzte Whatsapp eta Telegram bidez bidali diren argazki muntaiak, eta Arrasateri zein Bergarari erreferentzia egiten diotenez, azkar zabaldu dira Debagoienean.

Informazioa webgunerako lotura gabe zabaldu da, eta sarri, hori da albistea egiazkoa edo gezurrezkoa den jakiteko bide azkarrena; hau da, ustezko albiste hori aipatzen den webgunean bertan bilaketa eginda. Horrekin batera, hedabidea fidagarria izatea ere funtsezkoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak