'Geroa bermatuz' jardunaldiak martxoaren 12an eta 26an egingo dira

Maialen Regueiro 2020ko ots. 24a, 15:27

Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzak enpresak transmititzeko prozesuari buruzko jardunaldiak hartuko ditu martxoaren 12an eta 26an. Lehen saioan, enpresaren transmisioa landuko dute eta bigarrenean, berriz, enpresaren transmisioan gizarte-ekonomiak eskaintzen dituen formulak ezagutuko dituzte.

Jardunaldien helburuak

Jardunaldiak langileei, enpresetako kide eta zuzendariei eta eragileei zuzenduta daude eta hainbat helburu dituzte: enpresak eskualdatzeko prozesuari buruz informatzea eta orientatzea, enpresari jarraipena emateko dauden aukerak ezagutzea, transmisioaren puntu kritikoak ezagutzea, enpresaren diagnosia egiteko jarraibideak ezagutzea eta azkenik, transmisioa gertatzen den kasuetan, gizarte-ekonomiaren aukera ezagutzea.

Saio bikoitza

Martxoaren 12koa izango da lehen saioa, zein bi zatitan banatuko den. Lehenik, enpresaren kapitalean langileek duten partaidetza izango da hizpide eta ondoren, kasu-praktikoak ezagutuko dira. Martxoaren 26an, berriz, Norberto Albonigak kooperatibaren inguruko hitzaldia eskainiko du saioari hasiera emateko. Ondoren, Ana Isabel Yoldik belaunaldi erreleboari buruz hitz egingo du eta azkenik, gizarte-ekonomia sustatzeko dauden programen eta laguntzen berri emango da.

Izen-ematea

Aipatutako jardunaldietan parte hartzeko, aurrez izena ematea komeni da eta horretarako bi bide daude: enpresa@debagoiena.eus helbidera mezua bidalita edota 943 79 30 90 telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak