Zazpiko futbol txapelketa antolatu dute Aretxabaletan

Xabier Urtzelai 2020ko ots. 19a, 19:03

Ibarrako futbol zelai berrian antolatuko du Arizmendi Kirol Elkarteak Futbol 7ko txapelketa. Ez dituzte dagoeneko federatuta dauden jokalariak onartuko, eta hemezortzi urtetik gorakoendako da.

Hala, talde bakoitzean gehienez 16 jokalari egon ahal izango dira. Martxoaren 14an hasiko dute torneo hori eta lehenengo partiduak liga erregularrean jokatuko dituzte. Hala, onenek finalerdietarako bidea hartuko dute –maiatzak 23–, eta finala izango da maiatzaren 30ean.

Futbol 7ko torneoan izena emateko 50 euro ordaindu behar dira, eta beste 50 euro jarri behar dira fiantza modura. Hala, kontu korronte honetan sartu behar da dirua: 3035 0002 12 0020005638. Antolaketa taldetik kirolak@arizmendi.eus helbidean argituko dituzte torneoaren gainean egon daitezkeen zalantzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak