Hogeitik gora dira Industriaren Euskal Plataforman parte hartzen ari diren enpresak eta horien artean Debagoieneko hainbat daude, besteak beste, Copreci, Goizper, Elay, Ikerlan eta Ulma Eraikuntzak.
Lau lantaldetan antolatu dira horiek eta talde bakoitzak arlo bat landu du: lehen taldeak, enpresetan erabiltzen diren euskarazko erremintak identifikatuko ditu; bigarrenak, enpresek erabiltzen dituzten softwarearen inguruko informazioa jasoko du; hirugarrenak, administrazioak zerbitzuak euskaraz emateko eskaintzen dituen aukerak ezagutuko ditu; azkenik, enpresa munduan hizkuntzaren kudeaketa zer den eta nola bideratzen den ezagutuko dute.
Industria terminoen hiztegia
Industriaren Euskal Plataformaren sorrera bultzatzearekin batera, SPRIk hiztegi berri bat egitea erabaki zuen. Horren helburuak bi dira: batetik, dagoeneko sortuta dauden euskarazko terminoen egokitasuna aztertzea edo termino berriak proposatzea; eta bestetik, oraindik euskarazko baliokiderik ez duten kontzeptuak izendatzeko terminoak sortzea. Hiztegia ikusteko hemen.