'Lur eta Amets', Euskal Herriko abentura filma zinemetara iritsi da

Maialen Regueiro 2020ko ots. 13a, 14:49

Hau bai abentura! Lur eta Amets abentura filma zinemarik zinema dabil otsailaren 7az geroztik. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendutako pelikulan, Lur eta Amets anai-arrebak Euskal Herriko garai ezberdinetan murgilduko dira Baltaxar katuarekin eta Amona Andererekin batera.

2015ean sortutako proiektua

Lur eta Amets proiektua 2015ean sortu zuten Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak, "gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko" asmoz, eta hori landu zuten ezagutza liburuarekin, ipuin sortarekin eta ondoren etorri zen galdera-erantzun mahai jokoarekin.

Oñatin eta Arrasaten asteburuan

Pertsonaiek bizia hartu dute gero, eta Euskal Herria autobus magiko batean zeharkatu dute abendutik otsaila artean; guztira, hamaika geldialdi egin dituzte familia eta lagun artean "lur eta ametsen abenturak" partekatzeko. Durangon, Arrasaten, Altsasun, Eibarren, Gasteizen, Getxon, Iruñean eta Donostian izan dira, besteak beste, filmaren protagonistak, eta harrera ezin beroagoa egin diete antzoki eta areto guztietan. Orain, berriz, pantaila handira egin dute salto eta zinematan topatuko dituzte neska-mutikoek.

Oñatiko zine aretoan eta Arrasateko Amaia Antzokian asteburu honetan ikusi ahal izango da filma. Oñatin, otsailaren 15ean eta 16an izango dira emanaldiak (17:00). Arrasaten, berriz, otsailaren 15ean (19:30) eta otsailaren 16an (20:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak