B2 mailara arteko ikasketak doakoak dira dagoeneko EAEn

Maialen Regueiro 2020ko ots. 13a, 14:38

EAEko euskaltegietan B2 mailara arteko ikasketak doakoak dira dagoeneko Eusko Jaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundien, eta EUDELen elkarlanari esker. Ikasleek baina, bi baldintza bete beharko dituzte, % 75eko asistentzia bermatzea eta dagokien maila gainditzea.

Guztira ia lau milioi euro

Aipatutako doakotasuna lortzeko, erakunde bakoitzak ekarpen ekonomiko ezberdinak egin ditu, guztira ia lau milioi euro lortu arte: Eusko Jaurlaritzak, 3 milioi euro jarri ditu; Arabako Aldundiak, 185.000 euro; Bizkaikoak, 480.000 euro; Gipuzkoakoak, 42.000 euro eta udalek, 221.000 euro. Laguntza horiez gain, erakundeek C1 eta C2 mailetako ikasleentzat ere diru-laguntzak emango dituzte, baina kasu horietan doakotasuna ezingo da bermatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak