Debagoieneko Enplegu Azoka, bi egunez Garaian

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko ots. 13a, 10:24
Azokako ateak ireki berritan. (Argazkia: Debagoieneko Mankomunitatea)

09:30ean ireki dituzte Enplegu Azokako ateak; lan bila ari den edo lanez aldatu nahi duen pertsona oro dago gonbidatuta. Hala, enpresa eta pertsonen arteko topagune bilakatuko da Garaia gaur eta bihar. Guztira 33 stand egongo dira eta enpresek curriculumak jaso eta elkarrizketak egingo dituzte.

Debagoieneko Mankomunitateak antolatu du Debagoieneko Enplegu Azoka, Foru Aldundiaren laguntzarekin. Garaia Parke Teknologikoan ospatuko da otsailaren 13an eta 14an, Arrasateko Udalak emandako diru-laguntzari esker. Talentuak eta enplegu aukerak bat egitea bilatzen du Azokak, enpleguaren inguruan eskaerak eta beharrak toki berean batuz.

Lan aukera zabala

Azokan parte hartuko duten 31 enpresekin batera, eskualdeko bi enpresa talde ere egongo dira; Debagoieneko Enpresa Komunitatea eta Enpresare. Hainbat sektoretako enpresak dira: merkataritza, zaintza, ostalaritza, automatizazio industriala eta robotika, teknologia adimenduna, ingurumen zerbitzuak eta elektronika. Gainera, enplegu publikora sarbidearen inguruko informazioa ere bertan aurkituko dugu.

Profil ezberdinei zuzenduriko 76 lan eskaintza dira aurkeztu dituzte eta 420 elkarrizketa inguru adostu dira aldez aurretik. Dena dela, Mankomunitatetik zehaztu dutenez, izena eman ez duten pertsonek ere bertaratu eta aukera izango dute curriculumak uzteko eta enpresak ezagutzeko, standetan bertan.

Horrela, Garaiara hurbiltzen direnek, CVa utzi eta enpresen aurrean norbere burua aurkezteko aukera izango dute. Gainera, Debagoiena eta inguruetako lan aukerak ezagutuko dituzte eta enpresen aurkezpenetara joateko aukera izango dute. Izan ere, enpresek, beraien balio proposamena adieraziko dute aurkezpen labur batzuen bidez, "bilatzen dituzten etorkizuneko langileak erakartzeko". Hitzaldiak, Enpresen Aurkezpen Gunean izango dira bi egunetan, 10:00etatik aurrera.

Enpresa zerrenda

Otsailak 13

  • Kids&Us
  • Super Amara
  • FAGOR Arrasate
  • ULMA Taldea
  • Burguer-KAM
  • GKN
  • ADECCO Fundazioa
  • Katea Legaia
  • Magnet
  • Geolan
  • Danobat
  • Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea
  • Euskadi Empleo
  • Bizipoz
  • FAGOR Ederlan
  • Loramendi
  • Kiro Grifols

Otsailak 14

  • Seguros Santa Lucia
  • Eroski
  • Aurrelan
  • Matz Erreka
  • Adecco
  • Eroski bidaiak
  • Lansarean
  • DEBAGOIENA enpresa taldea
  • ENPRESARE enpresa taldea
  • Jose Arana Fundazioa
  • Kuida
  • Ivap
  • Ingroup
  • Mondragon Assenbly
  • Iruña
  • Gureak
  • Ausolan
  • Fagor Ederlan

Ekimen gehiago, Azokaren bueltan

Azoka bukatu ondoren, parte hartu duten enpresek Topaguneak ekimenean egoteko aukera izango dute. Bertan, beraien lan eskaintzen hedapen egokirako bide ezberdinak eta online presentzia hobetzeko ekintzak aztertu eta landuko dira.

Aurretik ere egin dituzte antzerako ekintzak; enpresei zuzendutako Talentua nola erakarri tailerra egin zuten Azokaren aurretik. Bestalde, lan bila dabiltzanek ere Zure talentua erakutsi tailerrean parte hartzeko aukera izan zuten Arrasaten, Bergaran eta Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak