Zentral nuklearren aurkako borroka gogora dakarren filma Debagoienera ere badator

Mirari Altube Arrese 2020ko ots. 11a, 07:45

Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa filma emango dute gaur, otsailak 11, Arrasaten –Oñatira eta Bergarara ere joango da–. Zentral nuklearren aurka Euskal Herrian 80ko hamarkadan bizitako borroka jaso du Bertha Gaztelumendik, baita Gladys del Estal Ferreñoren heriotzaren baitan sortu zen mugimendua ere. 

Hiru zentral nuklear zeuden eraikitzear Euskal Herriko kostaldean –Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba–, baita laugarren bat ere Arguedasen. Horren aurka protestatzeko mobilizazioak antolatu zituzten Tuteran, eta hara joan zen Gladys del Estal Ferreño donostiar ekintzaile ekologista. Manifestazio baketsua izan arren Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Orduko mugimendu sozialaren erretratua jaso dute Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa filmean, eta abenduaz geroztik han eta hemen dabiltza ematen; otsail eta martxoa artean Debagoienera iritsiko da. Hona hemen emanaldiak:

  • Otsailak 11, 20:30: Arrasate (Amaia Antzokia).
  • Otsailak 18, 19:00: Oñati (Kultur etxea) Natur Astearen baitan.
  • Martxoak 18, 20:00: Bergara (Seminarixoa) Mendi Bizirik taldea eta ZinemaOn zinekluba elkarlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak