Hauteskunde urtea dela aurtengoa esan du, eta zortzi hilabete egon beharrean kanpaina giroan bi hilabetera mugatzea eta gero lanean hastea gurako lukeela azaldu; erabakia hartu duela sakon aztertu ondoren egungo egoera ere esan du. "Kataluniako egoera kontuan" hartu du –han ere udaberrian izango dira hauteskundeak– baina zuzenean ez dituela baldintzatu gaineratu du, "estatuaren egoera orokorrean Kataluniak badu zeresana, baina Euskadi eta Kataluniaren artekoak zuzenean ez".
Jaurlaritza berriak hiru erronka izango ditu, "teknologikoa, energetikoa eta demografikoa". Aste honetan desegingo dute Eusko Legebiltzarra.