Arauzko denbora agortuta iritsi dira partiduko bi golak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko ots. 9a, 19:42

Bana berdindu dute Aloña Mendik eta Aretxabaletak Azkoagainen. Partidu nahasia izan da, eta horren adierazle da azkeneko minutuetan gertatu den dena. Arauzko denbora agortuta sartu du gola Aretxabaletak; Aloñak, 97. minutuan berdindu du, penalti bidez.

Minutu bateko isilunea egin dute partidua hasi aurretik Luis Mari Mujika Garitano Balento zenaren omenez –bergararra 1962-1963 urteetan Aloñako jokalaria izan zen–.

Partidu nahasia

Gaurko derbira puntu beharrean iritsi dira bi taldeak: Aloña lidergoari eusteko gogoz zetorren, eta Aretxabaletak beheko postuetatik aldentzeko puntu beharra zuen.

Lehenengo zatia nahasia izan da. Etxeko jokalariek izan dute baloiaren jabetza baina indarra eta abiadura falta izan zaie. Gol aukera bat edo beste izan dute, eta 35. minutuan Ander Bikuñak gola sartu du baina tantoa ez da markagailura igo epaileak jokoz kanpo adierazi duelako.

Aretxabaleta, bat gutxiagorekin

Bigarren zatian Aloñak hartu du baloiaren jabetza eta markagailuan aurretik jartzeko aukerak izan dituzte etxekoek. Aretxabaletarrek, euren aldetik, jokoari eustea lortu dute eta gola egiteko aukerak ere izan dituzte. Partiduko jokaldi aipagarrienak azkeneko minutuetan gertatu dira. Epaileak Aretxabaletako jokalari Ander Martinez egotzi du bi txartel hori erakutsi ondoren; eta, partidua etxekoen alde jarriko zela ematen zuenean, Aretxabaletaren gola iritsi da. 91.minutuan sartu du Yoel Berengerrek, Aloñako atzelarien huts nabarmenaren ondoren.

Oñatiarrak burumakur ziren, baina aurrera egin dute eta 97. minutuan berdinketaren gola lortu dute penalti bidez. Martxel Aiastui izan da golegilea.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak