Guztira, 200 neska-mutiko inguru batuko dira Arkupe kultura etxeko aretoan zapatu eta domeka honetan, eta entseguak 10:00etan hasi eta 14:00etan amaituko dituzte. Bertan, karaokerako eta dantzarako zenbait argibide emango dizkiete antolatzaileek. Kantari saioaren grabaketak, berriz, otsailaren 15ean, zapatuan, 11:00etan, hasita eta otsailaren 16an, domekan, 15:30ean hasita egingo ditu Goiena telebistak.
Herriko aurkezlea
Aitor Agiriano kazetaria egongo da Kantari karaoke saioko zazpigarren edizio honetan ere dena koordinatzen, eta Amaia Txintxurretaren lekua Beñat Arizabaleta aretxabaletarrak hartu du.