Realak Mirandes gainditu beharko du kopako finalean egoteko, eta Athleticek Granada

Xabier Urtzelai 2020ko ots. 7a, 13:38

Granada futbol taldeko zuzendari Antonio Fernandez izan da Realaren zozketa atera duena.

Egin dute Kopako finalerdietako zozketa, eta Realaren eta Athleticen arteko norgehiagoka, izatekotan, finalean izan beharko da. Izan ere, Realak Mirandes gainditu beharko du, eta Athleticek Granada. Bestalde, emakumezkoen Realak domekan jokatuko du El Helmanticon Supercopako finala (12:00) Bartzelonaren kontra. 

Oraingoz, Realeko eta Athleticeko zaleek oraingo domekako derbiarekin (Reale Arena, 14:00) konformatu beharko dute bi taldeak elkarren kontra jokatzen ikusteko. Izan ere, Real Madrid eta Bartzelona kanporatu eta gero, bi talde horiek beste kanporaketa bat gainditu beharko dute ostera ere aurrez aurre egoteko. Finalerdietara iritsi dira, baita ere, Mirandes eta Granada, eta bi talde horien kontrako kanporaketa biek uste baino arrisku handiagoa dute.

Oraindik ordutegiak zehaztu ez badituzte ere, datorren astean jokatuko dute joanekoa –Reale Arenan izango da– eta itzulerakoa martxoaren 4ko astean izango da.

Emakumezkoek, Superkopako finala, domekan

Bestalde, Realeko emakumezkoek bigarren urtez historia egin ahal izango dute, Superkopako finala jokatuko dute-eta salamancako El Helmantico futbol zelaian domekan (12:00) Bartzelonaren kontra. Sarrerak hemen dituzue salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak