Datozen egunetan Eskoriatzako, Arrasateko eta Bergara Hegoaldeko ordainlekuak itxiko dituzte

Maialen Regueiro 2020ko ots. 7a, 13:44

Bidegik jakinarazi duenez, otsailaren 9tik 16ra bitartean, Eskoriatzako, Arrasateko eta Bergara Hegoaldeko ordainlekuak itxi egingo dituzte "AP-1 eta AP-8 autobideetan egiten ari den eraginkortasun energetikoa hobetzeko proiektua gauzatzeko". Eskoriatzakoa otsailaren 9an itxiko dute, Arrasatekoa otsailaren 11n eta otsailaren 13an eta 16an, Bergara Hegoaldekoa.

Otsailaren 9an, Eskoriatzako ordainlekutik autobidera sartzeko erreiak itxiko dituzte, baina irteerako erreiak zabalik mantenduko dituzte. Astelehen gauean, hilak 10, berriz, autobidetik herrira irteteko erreiak itxita egongo dira.

Arrasateko ordainlekuko sarrera berriz, otsailaren 11an egongo da itxita eta irteerak dira zabalik mantenduko direnak.

Azkenik, Bergara Hegoko irteera otsailaren 12an itxiko da eta autobidera sartzeko erreiak, otsailaren 16an eta 20an egongo dira itxita.

Argiak aldatuko dituzte

Aipatutako egunetan, Eskoriatzako, Arrasateko eta Bergara Hegoaldeko ordainlekuetako zein adarretako argiak aldatuko dituzte eta, ondorioz, sarrera eta irteera-erreiak itxita egongo dira 21:00etatik 05:00etara bitartean.

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko asmoz, 3.704 argi-puntu ordezkatuko dira. AP-1ean zein AP-8an tunelen barruan dauden argiak berrituko dituzte, gehien bat. Aldaketa hauei esker, "kontsumo elektrikoa %22 gutxituko da". Proiektu honen aurrekontua 1.705.519 euro gehi BEZ da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak