Leintz Arizmendik gol festarekin irabazi zion atzo Zarautzi

Xabi Gorostidi 2020ko ots. 2a, 12:44

Leintz Arizmendiko jokalari bat baloiarekin, Zarautzeko aurkariak zangotrabatzen duen artean. (Argazkiak

Lehen zati "parekatu" baten ostean 1-0 irabazten joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian gogotsu zelairatu ziren Andoni Ezkurrak zuzentzen dituen futbolariak, eta lehen hamabost minututan hiru gol sartuta partidua erabat hautsi zuten. Hortik partidu amaierara arte aldaz behera jarri zen lehia, eta partiduko azken minutuan bosgarren golarekin biribildu zuten gol festa. 

Garaipen polita lortu zuen etxean atzo Leintz-Arizmendi taldeak. Zarautz taldea izan zuten aurrez-aurre, eta lehen zatian indarrak nahiko parean izan zituzten bi taldeek. "Zarauztarrak partidua eustera zelairatu ziren, eta lehen zatian nahiko ondo bete zuten helburua. Ez ziguten apenas aukerarik sortu, baina ondo aritu ziren defentsa lanetan" azaldu du Andoni Ezkurra entrenatzaileak. Penalti bati esker aurreratu ziren etxekoak, Olatz Legardak hamaika metroetatik asmatu eta gero. 1-0eko markagailuarekin heldu ziren atsedenaldira, eta bigarren zatia hasteaz bat etxekoek azeleragailua sakon zapaldu zuten, hiru puntuak poltsikoratzeko.

Lehen ordu laurdenean hiru gol sartu zituzten, mahai gainean kolpea emanez, eta aurkarien lehiatzeko grina zulatuz. Hauek izan ziren golegileak: Maider Isasmendi, Lide Zubiaga eta June Ugarte. Lau goleko abantailarekin partiduak intentsitate baxuagoa hartu zuen, eta hala heldu ziren partidu amaierara arte. Azken minutuan, ordea, bosgarren aldiz zulatu zuen zarauztarren atea, Nerea Dorronsorok sartutako golari esker.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak