Galeano ahizpek erraz irabazi dute lehen kanporaketa

Maider Arregi 2020ko ots. 2a, 11:43

Antzuolako Udal pilotalekua bete egin zen Emakumezkoen Master Cup-aren kanporaketak ikusteko. Txapelketak bailaran egingo duen geltoki bakarra izan zen atzokoa. Olatz Insaustik ezin izan zuen garaipena eskuratu. Bai ordea Galeano ahizpek eta modu horretan aurrera egin dute txapelketan.

Etxean erakustaldi aparta eskaini dute Nagore eta Leire Galeano ahizpek. Jardunaldia bikaina izan zen eta maila bikaina erakutsi zuten aurkaria aise menderatuta. Pilota goxoko 16 urtez azpiko txapelketan aritu dira eta Irati Zabala eta Maialen Bediari 18 eta 4 nagusitu zaie. Olatz Insausti antzuolarrak eta Eider Salbide uhartearrak ordea ezin izan dute aurkaria mendean hartu (18-9).

 

Kataluniatik Antzuolara

Maria Isabel Garcia eta Leire Arribas kataluniarrak Bartzelonatik Antzuoalra etorri ziren. Dena eman zitena rren,  ezin zian zuten Laia Salasmendi eta Ane Mendiburu bikote nafarra menderatu (18-3). "Bagenekien maila handiko aurkariak egokitu zaizkigula lehen kanporaketa honetan baina guretzako agrrantzitsuena sortzen den giroa eta harremanak dira. Emakume Master Cup  txapelketaren esperientzia bertatik bertara bizi nahi izan dugu beste behin ere", aitortu zien bikoteak GOIENAri.

Joseba Azkarateri, laguntza

Olalde pilota elkarteak zozketa-txartelak jarri zituen atzo pilotalekuan salgai. Txartelen bitartez 637 euro batu zituen eta dirua gurpil aulkian dabilen Oñatiko Joseba Azkarateri bizikleta egokitua erosten laguntzeko izango da. Azkarate Atxintxikan Triatloi Taldeko kirol egokitu saileko kide da eta hand-bike modalitatean parte hartzen jarraitzeko beharrezkoa du bizikleta egokitua.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak