Aurkeztu dute Hazilan proiektua

Mireia Bikuña 2020ko ots. 1a, 09:00

Hazilan proiektuaren aurkezpen bilera.

Informazio hitzaldian hamalau pertsona egon dira informazioa hartzen. Bukaeran, horietako hiru bete dute inskripzioa orria. Gazte kualifikatuen laneratzea erraztea helburu duen egitasmoan izena eman daiteke otsailaren 17ra arte.

 

Hazilan proiektuak eskualdeko pertsona kualifikatuen laneratu gura ditu, eta bi fasetan banatzen da. Lehen fasea konpetentzia pertsonaletan eta profesionaletan trebatzeko da. Horretarako, 80 orduko tailer batean parte hartuko dute. Bigarren fasean,  eskualdeko enpresetan praktikak egingo dituzte, lan-merkatura hurbildu eta lan-esperientzia hartzeko helburuarekin. 

Parte hartzaileek baldintza hauek bete behar dituzte: 20-44 urte bitartean izatea, goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak) eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea. Langabe egotea ez da ezinbesteko baldintza izango. "Otsailaren 17ra arteko epea dago izena emateko, eta 21ean hasiko gara. Bada, izena lehenbailehen ematea eskertuko genuke, elkarrizketak antolatzen hasteko", esan du proiektuaren arduradun Amaia Irizarrek. Izena emateko bi bide daude: 943-79 30 90 telefonoa eta hazilan@debagoiena.eus helbidea.

Enpresendako ere bai

Era berean, Hazilan proiektuak unibertsitate-ikasketak edota Lanbide Heziketako goi mailako tituluak  dituzten pertsonak praktiketan hartzeko aukera ematen die enpresei. Horretarako, enpresak bilatzen duen perfila zehaztu beharko du eskaera orrian. Jadanik jarduera desberdineko 60 enpresa baino gehiagok baliatu dute aukera hau, pertsona kualifikatuak praktiken bitartez ezagutu eta enpresan txertatzeko.

%67k topatzen du lana

Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago. 2016an martxan jarri zenetik, 85 pertsonek parte hartu dute; Praktikak parte-hartzaileen %70ak egin dituzte, eta horietatik %67k lana aurkitu du. Erdia baino gehiago, praktikak egindako enpresan bertan geratu dira

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak