Gipuzkoako 37 neska-mutikok jokatu du eskolarteko boulder ligaxka

Mirari Altube Arrese 2020ko urt. 26a, 17:02

Boulderra ezagutzeko aukera izan dute 2004 eta 2009 urte bitartean jaiotako neska-mutikoek gaur, domeka, Ibarra kiroldegian. 37 neska-mutiko elkartu dira han eta 15 bloke probatu dituzte. Atzo, ostera, txapelketa jokatu zen, eta 87 eskalatzailek jardun zuen nor baino nor gehiago.

Errespetua eta adiskidetasuna oinarri hartuta, norberaren trebetasunak neurtzeko aukera izango dute eskalada gustuko duten neska-mutikoek. Hiru  mailatan banatuta egin dituzte lan saioak eta saririk banatu ez arren hona hemen sailkapena:

Alebinak 

  • 1. Maddi Agirre
  • 2. Ines Allende
  • 3. Ander Beitia 

Infantilak 

  • 1. Intza Elizalde
  • 2. Leire Diaz de Mendibil
  • 3. Asier Antunez 

Kadeteak 

  • 1. Oihan Diaz de Mendibil
  • 2. Intza Illarramendi
  • 3. Julen Zubizarreta

Zapatuan txapelketa

Debagoieneko Eskalada Taldeak antolatuta zapatuan, urtarrilaren 25ean, ostera, boulder txapelketa jokatu zen kiroldegian bertan. 87 eskalatzaile elkartu ziren eta hiru kategoriatan banatuta nor baino nor gehiago jardun zuten. Infantil mailan ez zuten egin finalik, baina hiru onenek sariak jaso zituzten. Beste bi kategoriatan, herrikoa eta elitea, seina eskalatzaile sailkatu ziren arratsaldean jokatutako finaletara.

Hona hemen irabazleak:

Infantilak

  • 1. Elene Moya
  • 2. Nerea Poza
  • 3. Amaiur Morillo

Herrikoa (neskak)

  • 1. Ainhize Belar
  • 2. Intza Elizalde
  • 3. Irati Etxebarrieta

Herrikoa (mutilak)

  • 1. Eneka Guenetxea
  • 2. Unai Otadui
  • 3. Manex Iñurrategi

Elite maila (neskak)

  • 1. Itziar Martinez
  • 2. Haizea Oses
  • 3. Irati Guenetxea

Elite maila (mutilak)

  • 1. Iñaki Arantzamendi
  • 2. Martzel Vicario
  • 3. Julen Arriola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak